XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egurrola baserriko zure izeba Maria Bautistak ere bai. Ezagutzen duzu Egurrolako izeba, ez?
- Bai, bai, ama, noski. Baina zer gertatzen da izebarekin?
- Izebarekin deus ere ez. Zera. ..gu asko garela eta, Egurrolan, berriz, lanetarako eta norbait behar eta...
-A, ulertzen dut. Hori al da guztia? Zer nahi duzue, ni hara joatea?
Eta zazpi urte besterik ez nituela, hantxe joan nintzen Egurrola edo Eula baserrira, gure osaba-izebekin bizitzera.
Eula gure etxetik oso hurbil zegoen, Ugaldetxoko auzoan, Oiartzunen.
Egurrolatarrak mandazainak ziren, eta ni ere hantxe ibiltzen nintzen mandoekin batera eta bestera egur-ikatza garraiatzen.
Beraz, nahiz eta zazpi urte bakarrik izan, ez nuen eskolarako asti handirik izaten.
Irakurtzen ikasi nuen, baina idazten izaten nituen kontuak.